Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Taxi ibilgailuetarako udal lizentzia.

Zubietako Udalak, 2016ko urtarrilaren 21ean egindako osoko bilkuran, Autotaxirako lizentzia bat lehiaketa bidez adjudikatzeko deialdia onetsi zuen.

Baldintzak 2016ko martxoaren 1eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren eta interesdunen esku daude Udaletxean eta iragarki-taulan.

Baldintza bat da turismo kategoriako ibilgailua jartzeko konpromisoa. Gehienez ere bederatzi eserleku izanen ditu, gidariarena barne. Horrela agertu beharko da bai zirkulatzeko baimenean, bai ezaugarrien egiaztagirian. Ibilgailuak ez du bost urte baino gehiago izanen.

Eskariak aurkezteko epea 2016ko martxoaren 29an bukatuko da, 11:00etan.

Baldintzak.