Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

ZUBIETA

  • Autonomia Erkidegoa: Nafarroa.
  • Probintzia: Nafarroa.
  • Maila Historikoa: Hiribildua.
  • Maila Administratiboa: Udalerria.
  • Barruti judiziala: Iruñea.
  • Merintatea: Iruñea.
  • Eskualdea: Bidasoa.
  • Biztanleria 2013-01-01ean: 316.
  • Azalera:18 km².
  • Biztanleriaren dentsitatea: 17,55 biztanle/km².
  • Udaletxearen altuera: 210 metro.
  • Distantzia Iruñara: 60 km.
  • Komunikabideak/Errepideak: NA-170, Lekunberri-Leitza-Doneztebe errepidean kokatuta dago.
  • Jentilizioa: Zubitarra.
  • Beste datu ekonomiko eta sozialak:Caja Españak egindako ikerlana.

ENKLABEA

Zubieta Nafarroako Iparralde hezean kokatuta dago, aintzinako Santesteban de Lerin bailararen barruan. Gaur egun, bailara honi Malerreka deitzen zaio. NA-170 errepidean aurkitzen da, Lekunberri Donezteberekin lotzen duena.

Hirigunetik kanpo dauden bost auzo ditu herriak: Ameztia, Aurkidi, Azkota, Mendrasa eta Sarekota. Topografikoki, ugalderaino jaisten den mendi-mazelan kokatua dago Zubieta. Herriaren itxura ez da oso argia, baina ikusirik hirigunean biltzen direla Udaletxea, plaza eta frontoia, esan daiteke izar forman eraikia izan zela.

PAISAIA

Zubieta Ezkurrako arroan kokatuta dago, Nafarroa hezeko ohiko sakonune batean. Bere bereizgarritasuna korridore estu eta nahasia izatean datza, batez ere Zubietan, puntu horretatik aurrera hasten baita irekitzen, Ezkurra ibaiaren zabaltzearekin batera.

Herri honetako punturik altuena 713 metrotan dago, Ameztia mendian. Handik hasten da pixkanakako jaitsiera mendebalde-ekialde norabidean, 125 metrotara ailegatu arte Ezkurra eta Ezpelurra ibaietan. Altuera hauen arteko kontrastea kontutan hartuz, bistakoa da ingurua sakonunez eta desnibelez betea dagoela, eta hauekin batera, mendi ezberdinetatik sortzen diren errekatxoak, Ezkurra eta Baztan-Bidasoa ibaietan urak isuriz.

LANDAREDIA

Zubietako mendi eta inguruetan mota askotako landaredia aurki dezakegu, zeinen artean hauek aipatzen ahal ditugun:

  • Haritza eta gaztaina, inguruan gehien dauden zuhaitzak.
  • Pagoa, ugaria hemengo mendietan.
  • Pirineotako haritza eta lizarra, gutxiago ikusten diren zuhaitzak.
  • Pinuak eta haritz amerikarrak, birlandaketetan dauden espezieak.

Zuhaitzik gabeko tokietan, gehien ateratzen den landaredia iratzea, belardiak, larreak, bazkalekuak etab. da.

KLIMA

Zonalde honetako klima epel-ozeanikoa da, Ozeano Atlantikoarekin daukan hurbiltasunarengatik.

Tokiko bereizgarritasuna, euriaren aniztasuna da, urte guztian zehar erregularki banatua.

Bertatik pasatzen dira atlantikotik datozen ekaitz guztiak, uda aroan ere, eta horregatik esan daiteke ez dela lehorterik egoten. Balore plubiometrikoak aztertzen baditugu, 1.800 mm erortzen direla esan dezakegu, 180 egunetan eroriak. Urtarrila da hilerik euritsuena, 225,8 mmekin.

Urteko batazbesteko temperatura 13,8 gradutakoa da, urtarrila izanik hilabeterik hotzena batazbesteko 6,7 gradurekin. Aldiz, hilabeterik beroena uztaila dugu, 21,5 gradurekin