Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Oihan enkante iragarkia.

Zubietako Udalak, behar bezala baimendurik, gutun-azal itxiaren bidezko enkante publikoa eginen du, oihan lotearen aprobetxamendua esleitzeko. Alkaxuri/Iziarra/Mokoro eta Azkaratea alderdietan daude loteak eta hauek dira haien ezaugarriak:

–Bi lote:

  1. lotea: 760 oin, P. radiata (insignis), 632,28 metro kubikoekin, 6.210,54 eurotan baloraturik, BEZa kanpo.
  2. lotea: 355 oin, Q. rubra (Haritz amerikarra), 400,4 metro kubikoekin, eta 82 oin L. kaempferi (Laritza) eta P.meziesii (Izeia) 12.175,81 eurotan baloraturik, BEZa kanpo.

Enkantean parte hartzeko proposamenak Zubietako Herriko Etxeko Idazkaritzan aurkeztuko dira, eta haiekin batera prezioaren %2 behin-behineko fidantzatako pausatu izanaren gordekina eta baldintza ekonomiko-administratiboen agirian sarturiko erantzukizuneko aitorpena. Horretarako, hamabortz egun naturaleko epea izanen da, iragarki hau Iragarki Oholean eta basogintzan aritzen diren empresen elkarteen web orrietan argitaratzen denetik hasita, egun horretako hamabiak arte.

Jarraian irekiko dira proposamenak.

Baldintza teknikoen eta ekonomiko-administratiboen agiriak Zubietako Herriko Etxeko Idazkaritzan daude ikusgai, interesdunen eskura.

PLEGU TEKNIKOA_compressed

SUBASTA FORESTAL ALKAXURI IZIARRA MOKORO ETA AZKARATEA 2020