Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

OIHAN ENKANTEA: %10EKO BEHERAPENA

Zubietako Udalak, behar bezala baimendurik, gutun-azal itxiaren bidezko enkante publikoa eginen du, oihan lote baten aprobetxamendua esleitzeko. Azkarateako alderdian dago lotea:

–Lote bakarra:

2. lotea: 355 haritz amerikar (Q. rubra), 400,4 metro kubiko enbor txiki/egur egiten dutenak, eta 82 laritz (L. kaempferi) eta izei (P.meziesii), 10.958,22 euro balio dutenak, BEZa kanpo.

Enkantean parte hartzeko proposamenak Zubietako Herriko Etxeko Idazkaritzan aurkeztuko dira, eta haiekin batera prezioaren %2 behin-behineko fidantzatako pausatu izanaren gordekina eta baldintza ekonomiko-administratiboen agirian sarturiko erantzukizunpeko aitorpena. Horretarako, hamabortz egun balioduneko epea izanen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, egun horretako hamabiak arte (apririlaren 12ra arte).

Jarraian irekiko dira proposamenak.

Baldintza teknikoen eta ekonomiko-administratiboen agiriak Zubietako Herriko Etxeko Idazkaritzan daude ikusgai, interesdunen eskura.