Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

OIHAN ENKANTEA, EHUNEKO 10 MERKEAGO.

Zubietako Udalak, Gutun-azal itxiaren bidezko enkante publikoa eginen du, 2 oihan loteren aprobetxamendua esleitzeko; Armizko eta Gorospillaga alderdietan daude:

1. lotea, Armizko. 741 laritz japoniar, 630 metro kubiko zur eta 111 metro kubiko enbor txiki/egur egiten eta ehuneko 10 merkeago, 12.243,49 euro balio dutenak, BEZa kanpo.
2. lotea, Gorospillaga. 644 haritz amerikar, 207 metro kubiko zur eta 437 metro kubiko enbor txiki/egur egiten eta ehuneko 10 merkeago, 9.307,70 euro balio dutenak, BEZa kanpo.
Enkantean parte hartzeko proposamenak Zubietako Herriko Etxeko Idazkaritzan aurkeztuko dira, eta haiekin batera prezioaren %2 behin-behineko fidantzatako pausatu izanaren gordekina eta baldintza ekonomiko-administratiboen agirian sarturiko erantzukizuneko aitorpena.

EPEA: 2016ko apirilaren 8ko 11:00ak arte. Proposamenak horren ondotik irekiko dira.
Baldintza teknikoen eta ekonomiko-administratiboen agiriak Zubietako Herriko Etxeko Idazkaritzan daude ikusgai, interesdunen eskura.