IDDEAS Fundazioak egin du, Zubietako Udalak eskatuta, Zubietako Errota Ekomuseoaren Eskuragarritasun Unibertsaleko Plan Integrala. Planak proposatzen ditu 64 hobekuntza eta Udalaren asmoa da haiek pixkanaka-pixkanaka aplikatzea. Obra Social “La Caixa”k 2.000 euroko diru-laguntza eman du proiekturako.