HERRIKO OSTATUA ERRENTAN
Zubietako Udalak, 2024ko azaroaren 28an egin zuen osoko bilkuran erabaki zuen Zubietako Herriko Ostatuko taberna, ostatua eta jatetxe zerbitzua errentan ateratzea.
Proposamenak aurkezteko epea: 2025eko urtarrilaren 2a 11:00ak arte.
Lehiaketan baloratuko dira ustiapen proiektua eta eskaintza ekonomikoa.
Iragarkia argitaratu da Nafarroako Kontratazio Atarian. Bertan daude baldintza guztiak, Udaletxean eta udalaren web orrian ere eskura daude.
Zubieta, 2024ko abenduaren 2a