HERRIKO OSTATUA ENKANTEAN
Zubietako Udalak, 2023ko abenduaren 20an egin zuen osoko bilkuran erabaki zuen Zubietako Herriko Ostatuko taberna, ostatua eta jatetxe zerbitzua errentan ateratzea.
Proposamenak aurkezteko epea: 2024ko urtarrilaren 22a 11:00ak arte.
Lehiaketan baloratuko dira ustiapen proiektua eta eskaintza ekonomikoa.
Iragarkia argitaratu da Nafarroako Kontratazio Atarian. Bertan daude baldintza guztiak, Udaletxean eta udalaren web orrian ere eskura daude.
Zubieta, 2023ko abenduaren 21a